Uztailak 18, ostirala: Barakaldoko Jaiak: Nagusien taldearen emanaldia, AMAIA taldearekin batera, Herriko Plazan, 20:00etan.
Uztailaren 25, 26 eta 27an, Galiziara goaz, Culleredo herrira, CATALMIBRE TRADICIONAL taldearen jaialdian parte hartzera, hango taldeak geure XI. jaialdian izan ondoren hara joateko gonbidatu gintuen-eta.
2008-05-28: Hurrengo emanaldiak
Ekainak 6: "GURE DANTZA ESKOLETAN" egitasmoa, Barakaldoko Herriko Plazan, 18:00etan.
Ekainak 7: Gallartako jaietan, 18:00etan.
Ekainak 21, larunbata: IBARRA EGUNA, ikasturtearen amaiera ospatzeko, 18:00etan.
Biharamunean, igandean, ekainak 22, Sopuertan egingo dugu dantza, arratsaldean.
08-01-17: Hurrengo ekitaldiak Otsailan:
Otsailaren 3an 12:30etan Herriko Plazan. Inauteriak Barakaldon, Amaia, Erreka-Ortu
eta Laguntasuna taldeekin.
Otsailaren 9an: Urtero egiten dugun moduan, Zuberoko Maskarada egingo dugu egun
osoan zehar Beurko-Bagatza auzoan.
07-10-15: badator HERRIEN ARTEKO XI. FOLKLORE JAIALDIA! Barakaldo Antzokian,
azaroaren 2 eta 3an, arratsaldez, eta Zorrotzako Kiroldegian, azaroaren 3ko
eguerdian. Aurtego dantza taldeak Andaluzia eta Galiziatik datoz, Baza (Granada)
eta Culleredo (A Coruņa) udalerrietatik, hain zuzen. Eta horietaz gain, hauek
ere izango ditugu lagun: Sestaoko Eusko Lorak taldeko musikariak eta Zorrotzako
Ibai Arte dantza-taldea eta Turutarra fanfarrea. Ikus EGITARAUA hasiera orrian.
07-10-08: Asteburu honetan Beurko-Bagatza auzoko jaiak ospatuko ditugu, urriaren
11tik 14ra bitartean. Urriaren 14ko arratsaldean dantza emanaldi bat egingo dugu
Santa Teresa plazan.
07-09-01: Entsaioak hurrengo Irailaren 5ean, asteazkenean hasiko dira.
01-09-07: Lehenengo ekitaldia, Dantzari Eguna Nazionala: Irailaren 30ean
Gazteizen.