|
|
URTEKO JARDUERAK |
|
| Home | Herrien Arteko Folklore Jaialdia | Atalak | Urteko Jarduerak | Emanaldi Seinalatuenak | |||
| Hasiera | Historia | Irudiak | Bideoak | Ordutegiak | Harremanetarako | Estekak | Solasguneak |
SANTA TERESAko (Beurko-Bagatzako) JAI HERRIKOIAK
Urrian, Beurko Bagatzako zaindaria den, Santa Teresako jaiak ospatzen dira, gure taldeko egoitza bertan dugula. Orain dela urte batzuk arte, Barakaldon ospatzen ziren jai jendetsu eta arrakastatsuenetarikoak ziren, baina udaletxearen inposizioa dela eta Santa Teresako eta beste auzoetako beste jai batzuek, bertan behera geratu ziren. Hala ere, erabaki horrek ez zuen auzoko erakunde kulturalen nahi eta lanak eten eta urtero, ekintza ezberdinak ospatzen dira presiopean, azpiegitura eta subentziorik gabe, “Barakaldoko jai hoberenak” berriro izan daitezen itxaropenarekin.
SANTA AGUEDAko ABESBATZA
Ohitura denez, urtero Santa Agueda egunean, done honen omenez egiten diren koplak abesten dira kaletik eta Ibarrakaldu, beste talde gehiagoekin, urtero kalera doa, jende ugari eramanez.
OLENTZERO
Urtero bezala, gabon gaua egunean,Olentzeroren etorrera ospatzen da, Euskal Herri osoan eta Ibarrakaldu taldeak, auzokide guztiak gonbidatzen ditu, gurekin abestu eta kalera irten daitezela.