IBARRA-KALDU
ELKARTEAREN ATALAK

 

Home Herrien Arteko Folklore Jaialdia Atalak Urteko Jarduerak Emanaldi Seinalatuenak
Hasiera Historia Irudiak Bideoak Ordutegiak Harremanetarako Estekak Solasguneak

 

Ibarra-kaldu elkartea honako atal hauek osatzen dute:

 

Dantza 

Elkartea sortu zenez geroztik da lanean. Gaur egun, elkartearen bihotza eta jarduera gehienak egiten dituena. Helburua: gure herriko folklorea aztertu, ikasi eta zabaltzea. Gaur egun, 80 dantzari baino gehiago dabiltza bertan, gazteenak lau urtekoak, eta zaharrenek berrogeitakoak.

         Hainbat azpitalde ditu, dantzarien adinaren eta ezagupenaren arabera, eta bazkoitzak baditu bere ordutegi eta prestatzailea. 

Nagusiak: Elkartearen adar nagusia. gazteenak 15 urte eta zaharrenak berrogei... pasatxo. Astean lau ordu eta erdiz aritzen dira trebatzen, bi egunetan. Euskal herrialde guztietako 60 dantzatik gora dute errepertorioan.

 

Neska ertainak: 16 neskatila dira, 10 eta 15 urte bitartekoak. Astean bi orduz aritzen dira trebatzen. Euren adinekoentzako dantzak lantzen dituzte, baita nagusientzakoak ere, bihar-etzi goragoko taldean sartzen laguntzeko.

Mutil ertainak: Oraintsu sortua. Zortzi eta hamabi urte bitarteko 10 mutilek osatua. Astean ordubete eta erdiz aritzen dira trebatzen. Lantzen dituzten dantzak egokiak dira euren adinerako, baina konplexutasunean gero eta gorago doaz, eta dantzarako lanabesak erabiltzen hasten dira (ezpata, makila...). Las danzas que interpretan son danzas algo más complejas, pero sencillas de aprender para su edad. Comienzan con danzas del repertorio de mayores, e incorporan elementos como palos y espadas.

 

Txikiak: Sei eta hamar urte bitarteko 11 umek osatzen dute. Astean ordubete eta erdiz aritzen dira trebatzen. Errepertorioa urriagoa dute, gehiena joko-dantzak izanik.  Helburuak: musika-erritmoarekin eta talde lanera ohitzea. Azpitalde honetan euskaraz egiten da lan.

 

Amatxoak: Hamasei amak osatzen dute. 2001ean hasi zen, 35. urteurrena prestatzeko egitasmoen artean. Sasoi eta ekitaldi baterako sortu zen arren, partaideen jarraitzeko grina ikusita, taldean errotu eta aurrerantzean ere mantentzea erabaki zen, lan esparru berri bat izateko.

 


Musika

Dantza atalaren osagarri gisa sortu zen, dantzari laguntzeko asmoz. Txistua jotzen ikasteko eskolak emateko akademia bat eratu zen eta 80ko hamarkadan txistu taldea sortu. Musikariek dantzetarako jo bakarrik ez, ikasle berrei irakatsi eta doinu zaharrak zein bertoko tresnak berreskuratu ere egiten dute.  Horretarako, abian da irakaskuntza egitasmo bat, bertoko musika tresnak lantzeko (alboka, trikitixa, atabal, pandero, etab.) eta bospasei urteko umeei musika hizkuntza irakasteko.

Eta horietaz gain, badira beste musika tresna batzuk ere: nafar gaita, bizkaiko dultzaina, txapalarta, txirula, ttun-ttun... Fanfarre bat ere bat bada, non tresna tradizionalak eta klasikoak uztartzen diren, honako hauek lagun: soinu handia, flauta, biolina, klarinetea, saxoa eta perkutsioak.

Bestalde, 1998an herri eta tradizio musika taldetxoa eratu zen, hainbat musika tresna elkarturik, eta dantza taldetik bereizita aritzeko, hartara, ahaztuxea genuen alderdi bati heldu ahal izateko.


 

http://ibarrakaldu.webcindario.com